2020(e)ko urtarrilakren 20(a), astelehena

Bake beila Heletan Baigurako San Bladi parropian 2020. urtarrilaren 17an - Veillée le 17 janvier 2020 à l'église d'Hélette


Beila entzuteko hemen.
Ecouter la veillée ici.







2020eko BAKEAREN ALDEKO MUNDUKO OTOITZ EGUNAKARI
FRANTZISKO AITA SAINDUAREN MEZUAREN ZATI BATZU

Ez dezakegu onartzera utzi gaurko eta ondoko belaunaldiek gertatu denaren memoria gal dezaten, memoriak gaituelarik etorkizun zuzenago eta haurridekorrago bat eraikitzera lehiatzen eta bermatzen.
Oroz gainetik kontzientzia morala da sustatu beharra, berdin nahikari pertsonala eta politikoa. Izan ere, bakeak giza bihotzaren barnenean du bere iturria aurkitzen, eta nahikari politikoa beti akuilatu beharra dago pertsonak eta erkidegoak baketzen eta batzen dituzten prozesu berriak bideratzeko.
Elgarren arteko jarrera entzunkorra, bestearen aldeko ezagutza eta estimua hazi daitezke etsaiaren baitan anaia edo arrebaren aurpegia ikusteraino.
Bake prozesua denboran irauten duen engaiamendua da. Egia eta justizia bilatzeko lan pazientziatsua da. Lan hunek biktimen memoriari ohore egiten dio, eta urratsez urrats mendekioari nagusitzen den esperantza amankomunari bidea egiten.
Bestea ez da sekula behin betiko gakatu behar egun batez egin edo erran duen hartan, baina bere baitan dakarren promesa da baloratu beharra. Errespetua da mendekioaren ingurubila apurtzeko eta esperantzari buruz abiatzeko bide bakarra.
Baketzearen bideak lehiatzen gaitu guhauren baitan barkamenaren indarra aurkitzera eta anai-arreba bezala elgar ezagutzera. Barkamena bizitzen ikasteak hazten du gure baitan bake-emazte/gizon bihurtzeko gaitasuna.
Baketzearen/adiskidetzearen bideak pazientzia eta konfiantza galdegiten du. Bakea ez daiteke ardietsi esperantzarik gabe.
Oroz gainetik bakea posible dela sinetsi behar dugu, besteak gure bake behar edo gose bera duela sinetsi.
Egunez egun, Izpirituak justizi eta bakegile bihurtzeko jarrerak eta hitzak iradokitzen dauzkigu.


Frantziskoren iritzia bizi guzirako presondegi zigorraz

"Ez dago epemugarik gabeko gizalezko gaztigu/zigorrik. Nihork ez dezake bere biziera aldatu epemugarik ikusten ez badu" aitortzen du Frantziskok bizi guzirako presondegi zigorraz hitzegiterakoan. Bere iritziz, hau "eztabaidagarria" da eta "epemuga bat beharko luke".
Presoeri bereri hitzegiterakoan, "kuraia/adorea" hitza erabili du Frantziskok: "Ukan kuraia, ez sekula ito edo itzali esperantzaren sugar ttipia" erraiten diote.
Frantziskoren iritziz, jendarte orok beharko luke sugar ttipi hori elikatu "zigorrak galbidean jar ez dezan esperantza eskubidea, berlokarritze eta bergizarteratze perspektiba/menturak bermatuak izan diten". "Bizi guzirako presondegi zigorraren" kontra altxatu da Aita Saindua, "arazoen konpontzeko era/moldea ez delako, bainan bai konpondu beharreko arazoa". "Preso gela batean giltzatzen bada esperantza, ez dago gizartearentzat etorkizunik" gaineratu du. Azkenik, bere entzulego osoa "esperantza eskubidearen eta bigarren aukera baten eskubidearen" "lekuko" izaitera deitu du.
Bere aitzinekoak baino urrunago joaiten da Aita Saindua bizi guzirako presondegi zigorraren kontra altxatzen denean.
Urria ondarrean, bizi guzirako presondegi zigorra "heriotze zigor estalia"rekin parekatu zuen Frantziskok.
2013ko uztailean, bizi guzirako presondegi zigorra Vatikano Estadoaren Zigor Kodetik kentzea erabaki zuen Aita Sainduak.


EXTRAITS DU MESSAGE DU PAPE FRANÇOIS
POUR LA CÉLÉBRATION
DE LA LIIIe JOURNÉE MONDIALE DE LA PAIX
1er JANVIER 2020

Nous ne pouvons pas permettre que les générations présentes et nouvelles perdent la mémoire de ce qui est arrivé, cette mémoire qui est garantie et encouragement pour construire un avenir plus juste et plus fraternel.
Il faut avant tout faire appel à la conscience morale et à la volonté personnelle et politique. La paix, en effet, trouve sa source au plus profond du cœur humain, et la volonté politique doit toujours être revigorée afin d’initier de nouveaux processus qui réconcilient et unissent personnes et communautés.
Dans l’écoute réciproque, la connaissance et l’estime de l’autre peuvent se développer jusqu’à reconnaître, dans l’ennemi, le visage d’un frère.
Le processus de paix est donc un engagement qui dure dans le temps. C’est un travail patient de recherche de la vérité et de la justice qui honore la mémoire des victimes et qui ouvre, pas à pas, à une espérance commune plus forte que la vengeance.
L’autre ne doit jamais être enfermé dans ce qu’il a pu dire ou faire, mais il doit être considéré selon la promesse qu’il porte en lui. C’est seulement en choisissant la voie du respect qu’on pourra rompre la spirale de la vengeance et entreprendre le chemin de l’espérance.
Ce chemin de réconciliation nous appelle à trouver dans le fond de notre cœur la force du pardon et la capacité de nous reconnaître frères et sœurs. Apprendre à vivre le pardon fait grandir notre capacité à devenir des femmes et des hommes de paix.
Le chemin de la réconciliation exige patience et confiance. On n’obtient pas la paix si on ne l’espère pas.
Il s’agit avant tout de croire en la possibilité de la paix, de croire que l’autre a le même besoin de paix que nous.
Jour après jour, l’Esprit Saint nous suggère des comportements et des paroles pour que nous devenions des artisans de justice et de paix.




Citations du pape François relatives à la prison à perpétuité:



«Il n’y a pas de peine humaine sans horizon. Personne ne peut changer de vie s’il ne voit pas un horizon», a-t-il expliqué, évoquant aussi la prison à perpétuité qui selon lui est «discutable» et «devrait avoir un horizon».
Puis c’est aux détenus eux-mêmes que le Pape s’est adressé, avec le mot «courage»:«Courage, n’étouffez jamais la petite flamme de l’espérance» a insisté le Pape.
Une petite flamme que toute société devrait alimenter, selon François, pour que «la peine ne compromette pas le droit à l’espérance, pour que soient garanties des perspectives de réconciliation et de réinsertion». Le Pape s’est élevé contre la «prison à vie», qui «n’est pas la solution des problèmes mais un problème à résoudre». Si «l’on enferme l’espérance dans une cellule, il n’y a pas de futur pour la société», a argumenté le Souverain Pontife. En conclusion de son discours, il a donc invité l’ensemble de son auditoire à être de véritables «témoins» du «droit à l’espérance» et du droit à une seconde chance.
Allant plus loin que ses prédécesseurs, le pape s’oppose même à la prison à perpétuité.
Fin octobre, le pape François avait assimilé la prison à perpétuité à «une peine de mort dissimulée». En juillet 2013, le pontife avait d’ailleurs décidé de retirer la peine de réclusion à vie du Code pénal de l’Etat de la Cité du Vatican.
 








2019(e)ko martxoakren 18(a), astelehena

Bake beila Baionako San Andres elizan 2019. martxoaren 15ean - Veillée pour la paix à Saint André au Petit Bayonne le 15 mars 2019

"Premiazkoa dela historiaren zauriak sendatzen dituen komuniozko memoriak elgarrekin lantzea, premiazkoa etorkizunerako bizikidetza baretu bilbeak ehuntzea". Frantses Aita Saindua - Matteo Maria Zuppi-ri gutuna (Osservatore Romano 43., 8. orrialdea). 

« Il est urgent d'élaborer ensemble des mémoires de communion qui guérissent les blessures de l'histoire, il est urgent de tisser des trames de coexistence pacifique pour l'avenir ». Pape François. Lettre à Matteo Maria Zuppi. (Osservartore Romano n°43, p8).




Ecouter la veillée dans son intégralité.

Ecouter l'homélie de l'abbé François de Mesmay.


Ecouter le témoignage de Clément Soulé, figure bien connue du Petit Bayonne qui a connu la période des attentats du GAL.

Ecouter le témoignage de Vincent Bru, député.